Argazkiaren iturria. Bilatzailea

2011/04/28

Abestien zerrenda

Hurrengo liburua oso interesgarria da, abestien letra jarri ez ezik, notak ere agertzen direlako.
Lehenengo orrialdean nota desberdinen gida bat agertzen da. Agertzen diren abesti guztiak ez dira umeentzako eta horrexegatik hasieran dagoen aurkibidean oinarrituz, behar ditugun abestiak aukeratuko ditugu

2011/04/26

Abestiak eta irudiak

Hurrengo power pointan 28 abestien letra agertzen dira. Abesti guztiak irudietaz gidatuta daude, erakargarriak eginez.
Ikasleek abestiak hobeto ikasiko dituzte marrazkiak agertzen badira. Honez gain, haien garapen kognitiborako onuragarria da letrak eta irudiak lotzen dituztelako.

2011/04/25

Irudi musikalak

Hauek dira irudi bakoitzaren izena eta balorea.
Haur hezkuntzan, 5 urteko umeek erabiliko dute noten irudiak lantzeko, baina bakarrik zuria eta beltza identifikatuko dute. Soinu luzea zuri dela eta motza beltza.
Nahiz eta noten irudietan ez sakondu, komenigarria litzateke, taula hau klasean izatea:


Irudia




Izena



 Laukia




 Borobila



Zuria



Beltza


Kortxea



kortxeaerdia



Fusa
Iraupena



8



4




2



1


1/2



1/4



1/8

Flickr

Notak musikalen inguruan, flickr-er bat sortu dut. Flickr-er honetan noten musikalen informazioa eta lantzeko era desberdinak agertzen dira:
Flickr.

2011/04/20

Haur kantak eta jolasak

Haur kantak eta jolasak oso erlazionatuta daude.
Haur txikientzako kontaktu fisikoa beharrezkoa da.
Hurrengo power point-an abesti batzuk agertzen dira, keinu edo ekintza batzuei lotuta.

2011/04/18

Webquest

Klasean webquest bat zer den landu dugu. Webquest-en agertzen den material gehiena internetetik aterata dago.  Webquest materiala era erraz batean aurkitzeko sistema bat da. Interneten webquest interesgarriak aurkitu ditut, hona hemen bat:

http://www.phpwebquest.org/euskera/webquest/soporte_izquierda_w.php?id_actividad=2439&id_pagina=1

2011/04/16

Abestien gaia

Umeentzako abestiek haien interesekin bat etorri behar dute. Haur hezkuntzan animaliak, marrazki bizidunak, familia, janaria, koloreak, mugimendua, janaria, koloreak eta fenomeno atmosferikoak gustatzen zaizkie. Abestiek garapen psikomotorea bultzatu behar dute, mugimenduek eta keinuek abestia interesgarriagoa egiten dute.
Hemen adibide bat daukagu:

Entzun:  Txiki txiki txikia haur kantak - goear.com

2011/04/10

Kanten liburua

Calameon umeentzako kanten zerrenda bat aurkitu dut. Kanta ugari agertzen dira eta oso interesgarriak umeekin lantzeko. Dantza egiteko kantak, onomatopeiak lantzeko kantak, kanonak egiteko kantak...